Hemen gaude


Agian hasieran bertan ekibokatu ginen
mundura euskaludun sortzean.
eta gero ez genuen iraultzaren borrokatik
apartatzen jakin

esna-kantu bat abestu genion
sehaska hutsari,
eta goiz batez El Puertiko kartzelean
esnatu ginen

maite genituen gauzengatik erori ginen preso,
baina gure maitasune oraindik
ez dago perso

zorionez edo zorigaitzez,
anitz ekibokatu ekari gintuzten
deserriko azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera.
eta bizi, hestu, ia mirari, gainbizi gara

eta bizitza ez da guretzat
egundo izango,
lehen zen bezalakoa
harrezkero

maite genituen gauzengatik erori ginen preso
baina gure maitasuna oraindik
ez dago preso