ZERO BIOLENTZIA ZERO URTETIK AURRERA

MARKO TEORIKOA

Gizarteratze prozesua haurren jaiotzatik hasten da. Horregatik ezin da itxaron nerabetasunerarte biolentziaren desegokitasuna erakusteko. Ez dago itxaronaldi hau argudiatzen duen ebidentzia zientifikorik. Beraz, biolentziaren prebentzioa 0 urtetik hasi behar da.

CREA taldekideen iritziz, biolentziaren prebentziorako programetan ez da soilik biolentzia hau kondenatu behar, urrunago heldu behar dugu, biolentziari erakargarritasuna kentzea lortu behar dela diote. Horretarako, ezer baino lehen, “desioaren hizkuntza” eta “etikaren hizkuntza” kontzeptuak azaltzen dizkigute. Gurasoek eta Irakasleek etikaren hizkuntza erabiltzen dute gehienetan, adibidez “hau dago ongi” edo “bestea txarto dago” esanez. Aldiz, haur eta gazteen hizkuntza “hau dibertigarria da”, “gustoko dut” edo “guay dago” tankerako espresioak erabiltzen dituzte, beraz desiraren hizkuntza erabiltzen dute maiz komunikatzeko. Orduan, irakasleok ikasleen jarreretan eragina izan nahi badugu desiraren hizkuntz hau erabiltzen ikasi behar dugu ere. Ausarten kluba desiraren hizkuntza erabiltzeko tresna bat da.

Biolentziarekiko erakargarritasuna nagusia den kontestuetan biolentziaren aurkako etikaren hizkuntza erabiltzen bada mutil eta neska biolentoen erakargarritasuna gora doa maiz, eta ondorioz, mutil eta neska berdinzaleen erakargarritasuna jeisten da, espero genuenaren kontrako efektua lortuz. Beraz, biolentziaren aurrean irakasleon errietek botere gehiago ematen diote biolentoei, prestigio bat lortzen dute besteen aurrean eta gainera fokua beraiengan jartzen da.

Aldiz, Irakasle eta familiek desioaren hizkuntza erabiliz gero emaitza hobeagoak lortzen direla demostratu da. Jarrera biolentoak erridikuloan jarriz batetik eta bestetik elkartasuna eta adiskidetasuna praktikatzen dutenei goraipatuz biolentoekiko erakargarritasuna gutxitzen da ,eta ondorioz, berdinzaleen erakargarritasuna handitzen da. Emaitza: ikasgeletako indarkeria nabarmenki gutxitzen da.

Zero biolentzia zero urtetik aurrera gizarteratze prozesu arrakastatsu bat lortzeko “txarto tratatzen duena baztertzearekin” eta “ongi tratatzen duena ongi tratatzearekin” bat dator. Nor da gure laguna? Nori barre egiten dizkiogu txisteak? Nori ez diogu klasean kasurik egiten eta nori bai? bezalako galderak egin ditzakegu. Batetik, ongi tratatzen gaituztenen adiskidetasuna bultzatu behar dugu eta bestetik aditzera eman ez gaudela txarto tratatzen gaituztenen lagunak izatera behartuta. Ongi tratatzen nauen hori desiratzea eta txarto tratatzen nauena baztertzea, talde dinamika bezala ezartzea lortu behar dugu. Modu honetan biolentziaz jokatzen duenak jarrera hau errepikatzea sahiestuko du. Bestetik, irakasleak ere ongi portatzen direnei fokua jarriko die, modu honetan, hauek erakargarritasuna lortuko dute. Askotan kontrakoa egiten dugu, txarto portatzen direnei errieta botatzen diegunean fokua jartzen diegulako eta ondorioz erakargarritasuna irabazten dute, gure nahien kontrako efektua lortuz.

Bestetik, elkartasun giro bat lortu behar da biktimen alde eta erasotzailearen aurka. Giro ideal honetan biktimak ez daude bakarrik, lagunak defendatzera agertzen direlako eraso bat ematen denean. Lagunak defendatzen dituztenak eta irakasleei zer gertatu den esaten dietenei “ausartak” deitzen diegu, eta ez “txibatoak”.

Haur ausart batek irakasleari eraso batez ohartzen dionean, irakaslea biolentziaren aurkako ekintza irmo batez aritzen da, eta inoiz ez du egoera arinkeriaz trataten.

Zein helburu lortu daitezke “Ausarten Kluba” martxan jarriz gero?

  • Hasieran klaseko istilu ezkutuak plazaratzea.
  • Ondoren klaseko istilu biolentoak gutxitzea.
  • Biolentziaren aurkako tresnak erakustea.
  • Benetako adiskidetasuna zein den erakustea.
  • Jazarpenaren tratamendu goiztiarra.(Zergatik itxaron?)
  • Pertsona biolentoekiko erakargarritasuna gutxitzea, eta ondorioz, etorkizuneko genero biolentzia gutxitzea ere: “Mutil biolentoak ez izatea erakargarriak nesken artean, ezta inoren artean ere.”

JARDUERA: “AUSARTEN KLUBA”

1.- Eskola mailan komunitate osoak onartuko du biolentziaren aurkako lelo bat, adibidez : “Ongi tratatzea nahi dut, eskerrik asko”. Elkarbizitza arau hau apurtzen dutenentzat ondorio bat adostuko da klaseko asanbladatan “Ez dizut kasurik egingo”, adibidez.

2.- Ondorengo lerroetan azalduko den jardueraren nondik norakoak gurasoei azaltzea komenigarria litzateke, etxean berdin jokatzen hasteko. Etxean ere biolentziari erakargarritasuna kentzen hastea garrantzitsua da, denok batera eta norabide berdinean jokatzen hasteko.

3.- “Ausarten kluba” liburua irakurriko da eta Ausarten klub bat martxan jarriko da. Ausartaren definizioa: Elkarrizketa erabiltzen duena, kideak ongi tratatzen dituena, begirunea erakusten duena, molestatzen duenari kasurik ez diona egiten, biktima babesten duena, elkartasuna praktikatzen duena, besteen ezetza onartzen duena, isiltasuna apurtu eta egia esaten duena.

4.- Momentu oro eta klaseko asanbladatan ere, irakasleak jarrera positiboei erakargarritasuna erantsiko die. Adibidez:

  • “Oso ondo,Iker, Andonik Kepari jo dionean irakaslearengana joan zara abisatzera. Oso ausarta izan zara. Zorionak”
  • “Oso ondo Laura, gaur Izaro lagundu duzu panpina erori zaionean. Oso solidarioa izan zara.”
  • “Oso ondo Markel, gaur primeran batu dituzu jostailuak”
  • “Oso ondo Jone, Itziar eta Eneko, puzzlea osatu duzue elkarrizketa erabiliz”

5.- Etikaren diskurtsoan (txarto eta ondo) denbora oro erabiltzen saihestuko da. Ohartu dabilena egiten desegokia dela, asanbladak jarritako ondorioa ezarri eta bideratu berbaldia ongi portatzen direnen eredura, adibidez:”Begira zein ongi jolasten den Sonia Santirekin borrokatu barik. Hori ausarten eta adiskide onen jarrera da”

6.- Asanbladetan biktimaren aldeko lagun ausartak agertzea bultzatu.”Xabi esan klasekoei zergatik lagundu duzun Martina Peruk jo dionean. Nik uste dut oso ausarta izan zarela! Ados zaudete nirekin?”. Honela erakargarritasuna eransten diogu pertsona ez-biolentoei ere.

7.- Jarrera biolentoa denuntziatzen duen haurra segurua sentitu behar da, horretarako jarrera biolentoak irmoki tratatuko ditugu.

8.- Taldea biolentziaren aurka posizionatzea lortu behar dugu, beraz jarrera biolentoen aurkako adierazpenak bultzatuko ditugu.“Zer iruditzen zaizue Ikerrek jo izana?”

9.- Ausarten Klubeko lagunak izendatuko dira egunero (geroago astero) eta klubaren barruan egoteko egin dutena aipatuko da. Koldarrak ez dute ausarten kluban parte hartuko. Ikasleek elkarrizketaren bidez argudiatuko dute zergatik pertsona bat koldarra edo ausarta izan den. (Ausarten klubleko kideak argazki edo superheroi bidez irudika daitezke kortxo batean jarrita.

Koldarren argazkia ez da agerian jarriko, ez baitago koldarrenklubik. Ez zaigu interesatzen umeek koldarren klub bat antolatzerik

(Ohar garrantzitsua) Ikasle koldarrek egunero Ausarten klubean izateko aukera izango dute berriro, beti ere egindakoaz damua erakusten badute. Damua adierazi eta gero denok ausart bat daramagula barruan eta hura erakutsi dezakegularen ideia indartzen da taldean.

Oso garrantzitsua da ere ikasleek eurak detektatzea zer den jarrera ausarta eta koldarra, adieraztea ez zaiena gustatzen eta zer ez dioten koldarrari onartuko.

10.- Hilean behin, errefortzu positibo bezala, ikasle ausarten omenean eta ikasle koldarren jarrera aldaketak ospatzeko jarduera bat egiten da (dantza bat, irteera bat, tailer berezi bat). Klase osoak parte hartzen du.

11.- Umeei bi tresna nagusi erakutsiko zaizkie:

  • Ausartek koldarrei “gortina” imaginario bat jarri ahal diete. Kasurik ez zaiela egingo adieraziz. Modu honetan, denbora batez behintzat, koldarrak jasoko du besteen gaitzespena.
  • Biktimaren alde giza “ezkutu” bat egin daitekeela azaldu ahal zaie. Lagunen ezkutu honek erasotzaileaz babesten du biktima. Babesteko ez da jotzen, erasotzaileari ez dutela hori gustoko esan behar zaio, biktimaren ondoan jarri eta gorputz jarrera bat asmatu dezakete (besoak gurutzatuta, eskuak gerrian superheroien jarreraren antzera edo besoa aurrera luzatuta gelditzeko jarrerarekin), baita ere irakasleari erasoaz abisatzea beharrezkoa dela esango zaie.

 

ESTEKAK

Ipuina Euskeraz Youtuben: https://www.youtube.com/watch?v=XFYfZ8wuaT4

Liburua erosteko: https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/ausarten-kluba/ibarrola-begona/9788415337874

Sansomendi Eskolako Irakasleak azalduta: http://katamotz.net/Material/videos_katamotz/club_valientes_sansomendi.webm

Publicación en revistas educativas: https://revistas.upcomillas.es/index.php/padresymaestros/article/viewFile/7121/6954

Azalpena gazteleraz: http://www.santiagoapostolcabanyal.es/wp-content/uploads/2016/05/Adjunto-El-Club-de-los-Valientes-en-la-Comunidad-de-Aprendizaje-del-colegio-Santiago-Ap%C3%B3stol-1.pdf

 

...

 

...

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar