Inork ez du zalantzan jartzen “lekukoen esku-hartzea”(bystandar intervention) dela gaur egungo esku-hartzerik arrakastatsuena jazarpena eta genero indarkeriaren aurka. Ikasleak indarkeria egoerak detektatzeko lehenengoak izan ohi dira, irakasle eta gurasoen aurretik. Izan ere, nagusien bizkarretara ematen diren egoerak dira sarri, ikasleak izanik lehen lerroko lekukoak. Horrexegatik, ikaskideak, indarkeriaren aurka, pasibotasunetik aktibotasunera pasatzea komeni zaigu biktimen sufrimendua eteteko eta orokorrean gure eskoletako giroa hobetu ahal izateko.

2.012an Thornberg, Tenenbaum eta Varjasen ikertzaile taldeak, lekukoak defendatzaile ala lekuko pasiboak izateko motibazio gakoak azaldu zituzten ikerketa baten bidez. Oro har, bost ataletan sailkatu zituzten motibazioak:

  • Indarkeria dena eta ez denaren interpretazioa. Ikasleek jazarpena txantxa egoera dibertigarria bezala interpretatzen badute, kale egin dugu! Are gehiago, jazarpena ohikoa bada taldean, indarkeria oharkabean geratuko da. Beraz, jazarpen egoerak zeintzuk diren ongi definitzea arrakastaren gako bat litzateke.
  • Emozioak ere bere papera betetzen dute motibazioen artean. Biktimenganako enpatia sentituz gero aktibazioa lortuko da, aldiz kontran jartzen zaigu defendatzeagatik biktima bihurtzeko beldur hori, batez ere, klaseko gainontzekoak xaxatzen ibiltzen direnean, (“Borroka! Borroka! Emoiok!”), defentsa aktibatzea zailagoa izaten da.
  • Ebaluaketa soziola: Jazarle ala biktimaren adiskidea izateak ere markatzen du ikaslearen ekintzaren norakoa, eta biktima desatsegintzat edukitzea garrantzitsua da baita ere.
  • Ikasleak ongia eta gaitzaren arteko ebaluazio moral egokia egitea ezinbestekoa da. Batzutan, lekukoak aktibatzen dira irakasleen eskaera delako, beste batzutan aldiz, pasibotasuna dator ez dutelako ardura horretan sinisten edo guztiaren erruduna biktima dela sinisten dutelako.
  • Bukatzeko, norberaren eraginkortasunaren ebaluaketa batean, lekukoek, jazarpen egoera bati aurre egiteko dituzten gaitasunak ebaluatzen dituzte.

Ausarten Kluba” dinamika aplikatzen badugu, ikerketak aipatzen duenaren haritik, testuinguru apropos bat eskainiko dugu lekukoen aktibaziorako. Adibidez, dinamikaren puntu indartsuen artean, berdinen arteko elkarrizketaren bidez, taldeak defendatzaileari prestigioa eranstea eta babesa ematea lirateke, modu honetan bigarren mailako jazarpena saihesteko bideak aurkituko ditugu.

 

Escribir un comentario


Código de seguridad
Refescar